Ricardo Ramon (Donostia~San Sebastián, 1966): zabala da euskal artista diziplina anitzekoaren sortze esparrua: zinema, telebista, animazioa, liburuak…
Kubo Planet proiektu berriak, egurraren gorpuzkeran oinarritua, unibertso organiko baten proposamena dakarkigu eta hor hainbat eskultura topatuko ditugu, izan mitologiatik eta sineskeretatik, izan marrazki bizidunetatik eta fantasiatik sortuak.
Inperfekzioaren ñabardurarekin, Ricardo Ramonek azal higatuak lantzen ditu, hain zuzen ere gero artelan sakon eta arimadunetan hezurmamitzeko. Animalia erreinua inspirazio iturri duela, bere irudiek jainko-jainkosen eitea dute, izaki transzendente bihoztunena. Funtsean, beren protagonistak gure talismanak izan nahi lukete, berriro ere gure bizitza despoetizatuarekin bat egiteko aukera izan dezagun.